ENERGI IDRAULIKOA
FUNTZIONAMENDUA:
Errota batzuek aurretik zegoen ur-jauzi bat erabiltzen dute. Beste askok, aldiz, errota baino ehunka metro gorago, ibaiaren emariaren zati bat bideratu, eta ahalik eta garaiera gutxiena galduta errotaren parera eramaten dute. Eta, han, ur hori jatorrizko ibaia baino altuago dagoenez, energia potentziala izango du metatuta. Birarazten duen turbina hori errotaren ardatza izan daiteke, edo burdinola bateko mailuaren ardatza. Eta, turbina hori sorgailu elektriko baten ardatzari lotuta dagoenean, sorgailua elektrizitatea sortzeko erabiltzen da (zentral hidroelektrikoa) deitzen da.

A: urtegia
B: zentrala
C: turbina
D: sorgailua
E: hartunea
F: hartune hodia
G: goi-tentsioko linea
H: ibaia
B: zentrala
C: turbina
D: sorgailua
E: hartunea
F: hartune hodia
G: goi-tentsioko linea
H: ibaia
Minizentral hidroelektrikoak:Energia hidraulikoa lortzeko bidean, askotan, naturak berak eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatzen ditugu. Adibidez, gure herriko ibaian, ibaiaren emariaren zati bat alboko kanal batera desbidera dezakegu, eta ibai nagusiak altuera galdu duen aurreragoko puntu batera arte eraman. Han, kanaleko ura ibaiaren emari nagusira itzuliko da, eta elektrizitatea sortzeko erabiliko dugu. Kasu horretan ez dugu presarik eraiki beharrik izango, eta oso eragin txikia sortuko da ingurunean
Zentral hidroelektriko handiak:Elektrizitatea sortzeko ura beti eskuragarri izan dezagun, ibaietatik datorren ura metatu egiten dugu batzuetan. Uraren ibilbidean presa bat eraiki eta urtegi bat sortuko dugu, hau da, elektrizitatea sortu behar dugunerako ur-biltegi bat.Presak txikiak ere izan daitezkeen arren, presa eraikitzeko inbertsioak direla-eta, elektrizitatea sortzeko zentral hidroelektriko nagusiak handiak izan ohi dira. Batzuetan, Iguazu ondoko Itaipun (12.600 MW) edo bukatzen ari diren Txinako Yangtseko hiru arroiletako presetan (18.000 MW) adibidez, ingeniaritza-lan erraldoiak egin dituzte uraren bidean hesi artifizial bat sortu eta ahalmen handiko zentral hidroelektrikoak lortzeko. Gaur egun, energia hidroelektrikoaren % 95 zentral hidroelektriko handietan (10 MW baino gehiago) sortzen da.
Abantailak eta desabantailak:Energia hidroelektrikoaren garrantzia izugarria da. Munduko elektrizitatearen % 19 hidroelektrikoa da. Hego Ameriketako hainbat herritan (Brasil, Peru etab.) elektrizitatearen herena hidroelektrikoa da, eta Norvegian sortutako elektrizitatearen % 69 hidroelektrikoa da.
Abantailak:Energia hidroelektrikoa garbia da, berriztagarria da, eta ez du emisio kutsatzailerik botatzen. Behar denean sor daiteke elektrizitatea, eta oso aproposa eta bizkorra da energia-eskaera puntualei erantzuteko (adibidez, zentral nuklear batek oso geldo erantzuten diete aldiuneko energia-eskaerei).
Elektrizitatea sortzeaz gain, ibaiaren ibilbidea erregulatzen dute, eta edateko uraren horniketa kontrolatzeko erabil daitezke. Urtaro euritsuetan ur-soberakinak pilatu, eta lehorteetarako ura izaten da.
Uholdeak kontrola ditzakete, eta nekazaritzarako lurrak ureztatzeko erabil daitezke. Izan ere, gaur egun jaten dugun janarien herena ureztatutako lurretatik dator.

Desabantailak:Batzuetan, Iguazu ondoko Itaipun (12.600 MW) edo bukatzen ari diren Txinako Yangtseko hiru arroiletako presetan (18.000 MW) adibidez, ingeniaritza-lan erraldoiak egin dituzte uraren bidean hesi artifizial bat sortu eta ahalmen handiko zentral hidroelektrikoak lortzeko. Gaur egun, energia hidroelektrikoaren % 95 zentral hidroelektriko handietan (10 MW baino gehiago) sortzen da. Baina desabantailarik handienetako bat ondokoa dugu: ezin dela metatu. Hau da, energia elektrikoa, sortu ahala, kontsumitu egin behar da. Eta erabiltzen ez dena galdu egiten da.
Urtegiek energia metatzeko bide interesgarria eskaintzen digute. Egia da hainbat energia-iturri (haizea, itsasoa, etab.) ez direla energia-iturri jarraituak, batzuetan (haizea, olatuak, etab.) gure eskuetatik kanpo dauden aldagaien menpe daudelako. Beste batzuetan (marea-energia adibidez), energia sortzeko aukerak aurretik ezagutzen ditugun arren, ordu desegokietan izango dugu (gauez, kontsumoa txikiagoa denean, alferrik da gehiegizko energia sortzea).